0

“ELKARREKIN” tailerra

Bizikidetzarako heziketa sustatzea beharrezkoa da. Ikasleek ulertu behar dute gatazkek ez dutela indarkerian amaitu behar, hobetzeko aukerak direla, ordea. Modu honetan, porrota eta eskola-uztearen aurkako prebentzioa lortzea nahi da.

Elkarrekin tailerraren bidez konfliktoak landu nahi ditugu alde positiboak nabarmentzeko, hau da, kausak eta ondorioak aztertuz eta konfliktoen aurrean agertzen diren sentimenduak kontuan hartuz. Ekintza hauek negoziazio tekniketara, kooperaziora, sormenera eta elkarbizitzara bideratzen dira. Konfliktoak konpontzeko kontuan izan behar da bi aldeek irabazi eta galdu behar dutela modu berdinean.

Tailer hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat ikastetxeetan egiten dira, gizarteratze eremu garrantzitsuenetarikoa baita ikasleek ikasi behar dutelako elkar errespetatzen eta bizitzen. Modu honetan, ikastetxeek bakearen alde egin behar dute. Horrela, bakearen gizarte balioak landu eta gizarte eskubideak errespetatzen dira.

Tailerrak lehen hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie eta euskaraz eta gazteleraz egiten dira. Bi ordutako bi saio dira. Ordutegiak ikastetxeek aukeratzen dituzte beraien planifikazioa kontuan izanda.

*Tailerrak dohainik dira. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak finantziatuta.

 

admin

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *