0

Genero Indarkeriari buruzko tailerra

Azken urteotan genero indarkeriaren intzidentzia areagotu da emakume gazteen artean. Programa honek indarkeria matxistaren prebentzioa lantzen du hainbat ikastetxeetan generoen arteko berdintasuna lortzea nahi duelako.

Erabiltzen den metodologia parte hartzean oinarrituta dago; berdintasuna lantzen duten ekintzen bidez eta gazteen ideologia matxistak ekiditen saiatuz: estereotipoak, maitasun erromantikoaren mitoak, harreman toxiko eta osasunen arteko desberdintasunak aztertzea, genero indarkeria motak bereizi, sexu indarkeria etab. Bikote harreman osasuntsua eta ez-osasuntsua zer den azaltzen da, harreman ez osasuntsu bat ahalik eta azkarren ekiditeko.

Tailer hau lehen hezkuntza, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan ematen da. Bederatzi orduko iraupena du eta hiru astez ematen da. Ordutegiak ikastetxeek aukeratzen dituzte beraien planifikazioa kontuan izanda.

*Tailerrak dohainik dira. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun Sailak finantzatuta.

admin

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *