Zerbitzuak

Elkarrekin Zerbitzuak

ELKARREKIN PROGRAMA. HEZKUNTZA-ARLOAN BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANA.

Erakutsi Programa.

PROPOSAMENEN TAULA.

Taula ikusi

Loremaitea Zerbitzua

 

Zerbitzua AGLEk kudeatzen du eta baliabide ekonomiko eta sozial urriak dituzten gurasobakarreko familiei zuzentzen zaie. Berauen adingabekoak zaintzeko laguntza behar izaten dute lan orduetan edo kurtsoetan daudelako gurasoak eta beste zerbitzu batzuek ezin dute bete hutsune hori.
Zerbitzuak 0 eta 16 urte bitarteko adingabeetaz arduratzen da. Alabaina helburuak ez dira mugatzen adingabeetarako arretara, baizik familia-unitate guztiaren bizi-kalitatearen hobekuntzan laguntzen da:

  • arazo sozialak antzematea.
  • esperientzia-trukeak egiteko gunearen sorrera.
  • prestazio ez ekonomikoen ekarpena.
  • parte hartzen duten familien lan munduratzean laguntzea.
  • arreta eta gizarte jarraipena
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin edo prozesuan parte hartzen duten bestelako erakundeekin koordinazio lanak egitea.

Ayala Kantzilerra kalea, 13 behean dago kokatuta zerbitzua eta honako ordutegia dauka: astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00tatik gaueko 21.00ak arte. Informazio gehiagorako:

  • Vitoria-Gasteizko Oinarriko Gizarte Zerbitzuak.
  • A.G.L.E: Arabako Gizarte Laneko Elkartea: 945.27-27-53
  • Loremaitea: Familia monoparentalentzako arreta integralerako zerbitzua: 945-27-45-55

Informazio gehiago: http://www.loremaitea.com

Aholkularitzarako, Ebaluaziorako eta Heziketarako Zerbitzua

 

2009ko uztailetik, AGLE elkartea Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziarekin dihardu elkarlanean eta zerbitzu berri batekin: AHOLKULARITZA-ZERBITZUA, EBALUAZIOA ETA HEZIKETA.

Aholkularitza zerbitzua, Ebaluazioa eta Instituzioetan eta etxez etxeko laguntza behar duten, dependentzia egoeran dauden pertsonentzako arreta sociosanitariorako prestakuntza.

  • Aholkularitza: Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren gailuan izena emanda dutenei aholkularitza zerbitzua ematea eta azaltzea zein den beraien lehiakortasun maila. Azken hau, lehiakortasun unitate eta heziketa kredituen unitatearen bidez neurtzen da.
  • Ebaluazioa: Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzian izena eman dutenen balorazioa geingo da. Baita ere, heziketa plana egokituko zaie lehiakortasun unitate eta heziketa kredituek eskatzen duten lehiakortasun maila azaltzen ez duten pertsonei.
  • Prestakuntza: Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren gailuan izena emanda dutenen
  • Prestakuntza-ikastaroak: Konpetentziaren Ebaluaziorako Euskal Agentziaren gailuan izena emanda dutenenetzat, Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako etxez etxeko arretaren inguruko ikastaroak emango dira.

Helburuak:

  • Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren inguruko informazioa eta orientazioa eskainiko zaie interesatzen zaion orori. Izan dezaten etxez-etxeko laguntza behar duten eta mendekotasun egoeran erakundeetan bizi direnen Arreta Soziosanitarioko heziketa profesionala. 
  • Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzian izena emanda duten pertsonak aholkatu, ebaluatu eta hezi etxez-etxeko laguntza behar duten eta mendekotasun egoeran erakundeetan bizi direnen Arreta Soziosanitarioko heziketa profesionala izan dezaten.

Nori zuzendua: Mendekotasun egoeran, etxean edo erakundeetan, bizi diren pertsonei arreta ematean esperientzia duten pertsonei edo beraien esperientzia, gaitasunak, trebetasunak eta lehiakortasuna ziurtagiri batean ezagutzera ematera nahi dutenei zuzentzen zaie. Ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Lanbide-Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin ematen da.