Programak

Elkarteak dauzka programak hurrengoak dira:

– Familia monoparentalei arreta integrala ematen dien zerbitzua – familia monoparentalak eta Genero indarkeriagatiko familiak «LOREMAITEA». «LOREMAITEA» atalean duzue informazio gehiago.

– Gaixotasun kronikoak, endekapenezko gaixotasunak, gaixotasun tumoralak eta gaixotasun terminalak. Programa honen helburua familia osatzen duten pertsona guztiekin lan egitea da. Gaixotasun kronikoak, endekapenezkoak, tumoralak edo terminalak edota behar bereziak dituzten pentsona nagusiekin bizitzeak eragin dezakeen gizarte bazterkeria saihesteko irtenbideak adosten dira familiarekin batera. Programaren esperientziak frogatzen du familia kideek asko laguntzen dutela reta nahi izaten dutela programa honetan parte hartu. Sarritan, gertatzen dena da, familia kideen nahiarekin ez dela nahikoa eta profesionalen laguntza behar izaten dutela birmoldaketan.

– Elikaduraren banaketan laguntzeko zerbitzua: «SADA». 2007az geroztik, AGLE elkartea eta Arabako Elikagaien Bankua elkarlanean aritzen dira: janaria ematen eta familientzako eta behar bereziak dituzten pertsonei hilabeteko janari banaketa egiten. Familien eta pertsonen balorazioa AGLEko gizarte langile batek egiten du.

– Giza Eskubideei laguntzeko programa «jatorria»: 2005az geroztik, AGLEk paperezko eta digitalezko aldizkaria argitaratzen du. Honen helburua komunikazio tresna eta EAE-n dauden kultura desberdinak integratzeko baliagarria izan ditekeen tresna izatea da. Aldizkariaren hasierako aletik hasi eta gaur egun arte, ez dute bnahi bizan aldizkari profesionala baizik eta, gizarte osoarentzako parte hartzeko eremu irekia eratu nahi izan da. «ALDIZKARIEN» atalean informazio gehiago izango duzue.

– Vitoria-Gasteizko eta Arabako lurralde historikoko gazteentzat genero indarkeriaren prebentzioa eta sentsibilizazioa. Programa honekin nahi dena da, prebentzio eta sentsibilizazioaren bidez,  genero indarkeriak suposatzen duen gizarte gaitza saihestea. Modu zuzenean, hurbiltasunez eta berdintasunaren oinarritik arazoari aurre eginez. Txosten informatzailearekin eta hezigarriarekin, bideoekin eta ariketa praktikoekin egiten da lan. Bertan, jasotzen da zer den genero indarkeria, zeintzuk diren modurik tipikoenak, arrisku faltoreak, zeintzuk diren antzemateko moduak, «nahikoa da» esaten ikastea, maitasun erromantikoaren inguruko estereotipo faltsuak eta 13-18 urte bitarteko nerabeek laguntza non jaso dezaketen esaten zaie.

– Hezkuntza-arloan Bake eta Bizikidetza Plana Programa. Programa honen helburua hezkuntza-arloan bakea eta bizikidetza sustatzean datza, indarkeriazko jarrerak gutxitzeko. Hezkuntza eremua toki egokia da indarkeriazko jarreren prebentzioa egiteko eta bakea eta bizikidetza eredu eraginkorrak sustatzeko.

– Sentsibilizazioa eta bizikidetza interkulturala arabako eskola esparruetan. Hezkuntza esparruan ematen diren tailerrak dira, hauen helburua sentsibilizazio handiagoa lortzea da eta bizikidetza interkulturala lortzea modu trasbersalean eta bi noranzkotan, ikasleei eta irakasleei helarazteko eta murgilduta dauden gizarteari. Ikasleekin egiten den lana lehenengo mailatik seigarren maila arte da, eskolak egiten duen eskariaren arabera.

– Gizarte sentsibilizazioa arazo desberdinen inguruan, hitzaldiak, zinemak, forumak edo kurtsoen bidez. Emakume hauen familietan oreka egon dadin eta indarkeria prebenitzeko, behar dena da beraien kulturetan normalizatuta dauden indarkeriazko jarrerak salatzea, nahikoa dela esatea edo ikusi araztea. Hauek, gainera, enfasi berezia jarri behar dioteprebentzioari, enpoderamentuari eta  heziketan berdintasunezko baloreak transmititzen.

– Gizarte ikerkuntza. 2006az geroztik, ikerketa ugari egin ditu AGLEk arabako kuadriletan zehar arabako elkarteen mugimendua eta elkarteen asmoak, egonezin eta arabako gizartearen arazoak ezagutzeko. Ikerketa honek garrantzi handia izan du Arabako Elkarteek duten errealitatea ezagutzera eman duelako:

  • Arabako elkarteek zituzten arazoez ohartarazi. Kolektiboak nahiz eta arlo publikoko leku askotan egon oraindik badira elkarteak iritsi ez diren leku publikoak ere.
  • Izandako emaitzak ikusi eta aditzera eman, aukerek eta alternatibek elkarteek eta zuzendaritza batzordeek zituzten arazo konkreturekin amaitu zezaketela.
  • Foru erakundekari beharrezko datuak helarazi, zehatzago ezagutzu ditzan elkarteen eskaerak eta horrela programen garapenean lagundu dezakete eta baliabide egokiak eskaini arazoarekin bukatzeko.

– Unean uneko laguntza, arazoak dauzkaten eta urgentziazko ebazpena behar duten pertsonei.

– Gizarte bazterkerian dauden kolektiboei giza orientazioa eskaini. 

– Heziketa ikastaroak. Profesionaltasun  ziurtagiriak.

 

programas