Loremaitea
Loremaitea guraso monoparentalentzako Arreta Integraleko Zerbitzua da. AGLE elkarteak, kudeatzen du: irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da eta honek ekintzak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie gizarte-bazterkerian dauden pertsonei.
Loremaiteak, giza-baliabide eta baliabide ekonomiko gutxi duten guraso bakarreko familiei, lan eta familia kontziliaziorako laguntza ematen die. Alde batetik, arreta ematen zaie familiei (inplikatuta dauden beste profesionalekin elkarlanean) bestetik, adingabekoei arreta Loremaitean.
Zerbitzuaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.30tatik gaueko 21.00ak arte da. Familia bakoitzaren betebeharrei egokitzen zaie zerbitzua.