Ikastaroak

Loremaiteak zerbitzuak, urte honetan zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu eta edozein herritarri zuzentzen zaion zerbitzua izango da. Norbait interesatuta egongo balitz harremanetan jarri gurekin.

 

 

“Gurasoen trebetasunerako hobekuntza ikastaroa”

Loremaitean, egunero dihardugu lanean, eta guraso batzuek umeei heziketa egokia emateko dituzten zailtasunez ohartzen gara (elikagaia, jantziak, baliabide falta ama-bakarrak izatean).

Helburuak:

  • Amei eta aitei lagundu banakako heziketa horretan, baliabideak eskaintzen.
  • Baliabide faltagatik sortu daitezkeen arazoak saiestu eta bien bitartean, ardurak sustatu.
  • Jarrera desegokiengatik, adingabekoen heziketan sortu daitzekeen ondorio negatiboak saiestu.
  • Elikadura eta higiene egokiak izatea adingabekoekin.

 

Ikastaroaren edukia:

Izaera teoriko praktikoa izango du ikastaroak, eta bertan, esperientziak elkartrukatzea nahi dira. Ikastaroa bi egunetan emango da eta zati desberdinak izango ditu.

 

“Curriculum Vitaea lantzeko ikastaroa”

Enplegua bilatzeko beharrezkoa den tresna da Curriculum-Vitaea eta lan munduan aurkezpen gutun gisa balio digu. Curriculuma eguneratuta izateak, garrantzi handia dauka, izan ere, elkarrizketa izateko aukera gehiago izan daitezke.

Helburuak:

  • Curriculuma egiterakoan beharrezkoa den arlo teorikoa lantzea.
  • Curriculuma egin behar duten pertsonei dokumentu hau egiten laguntzea. 
  • Laneko elkarrizketetarako jarraibideak eta beharrezko tresnak eskaintzea.

Ikastaroaren edukia:

Izaera teoriko praktikoa izango du kurtso honek. Bi ataletan banatuko da: lehenengoan, Curriculum-vitaearen inguruan hitz egingo da, bigarrenean, bestalde, laneko entrebistaren inguruan. Kurtsoa goizez izango da. 

 

“Atzerriko emakumeei zuzendutako baliabideen ikastaroa”

Loremaitera datozen emakume atzerritarrak Gizarte Zerbitzuetatik bideratutakoak izan daitezke, alabaina denak ez dira etortzen beratatik.  Azken hauek, ez direnak gizarte zerbitzuetatik bideratuak, gizarte errealitatearekiko ezagutza txikia dute, eta dauden laguntzak eta baliabideak ez dituzte ezagutzen. Horregatik, zerbitzuak eskaintzen duen atentzio pertsonalizatuaz gain, ikataro honek banakako eta familiako arreta osagarria ematen du.

Helburuak:

  • Informazio faltagatik sortu daitezkeen egoera larriak aurreikusi.
  • Baliabideak lortzeko zailtasunak saihestu. 
  • Parte hartzen duten emakumeen artean esperientzien elkartrukea egitea sare informala handiagoa izan dezaten.
  • Sustapen pertsonal eta soziala.

Ikastaroaren edukia:

Bi egunetako ikastaroa izango da eta izaera teoriko praktikoa izango du.

Ikastaro honen bidez lortze nahi dena zera da: dituzten baliabideen inguruko ezagutza lortzeko eta erroldatzeak iraun ohi duen denbora zenbatekoa den azaltzea, baliabide horiek erabili ahal izateko.  Ikastaroa hainbat ataletan banatzen da: erregulartasun  eta irregulartasun dokumentala, bertaratzea eta zuzenbideko informazioa, hizkuntzarekin zailtasunak eta heziketa. 

 

Loremaitea, Guraso Bakarreko Familiei Laguntzeko Zerbitzu Integrala

Ayala Kantzilerra kalea, 13, behea.

01004 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefonoa 945 27 45 55  ·  Fax-a 945 27 27 53