Helburuak

Helburu orokorra: ekonomia-baliabide gutxi dituzten guraso bakarreko familien bizi-kalitatea hobetzea da.

Loremaiteak giza eta ekonomia-baliabide gutxi dituzten guraso bakarreko familietako adin txikikoei arreta lekua prestazen die. Beti ere, aita edo ama lanorduetan dabiltzanean eta beste zerbitzuek ezin dutenean bete hutsune hori.

Helburuak, alabaina, ez dira soilik seme-alabetara finkatzen, familia unitate osora nahi da zabaltzea bizi kalitate hobeagoa denek izan dezaten. Horretarako:

  • gizarte arazoak antzematen dira.
  • esperientzia-trukaketarako gunea sortzen da.
  • giza-baliabideen inguruko informazioa eta aholkularitza ematen zaie.
  • zerbitzu EZ ekonomikoen ekarpena egiten da.
  • familia partehartzaileak lan munduan integratzeko gaitasunen hobekuntzan laguntzen zaie.
  • giza-arreta eta giza-jarraipena egiten da.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin edo prozesuan parte hartzen duten beste batzuekin esku hartze koordinazioa egiten da.